Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kale ikuskizuna: Ulterior el viaje

maiatza 11 @ 18:30

Larunbata honetan 6 pertsonai dibertigarri eta kuttunek osatutako kalejira ikusgarriak Andoaingo kaleak bisitatuko ditu, bost metroko altuera arteko izaki erakargarriz osatutako familia ikusiko dugu Kale Nagusian barrena.

“Ulterior” denboran zehar egindako abentura da, familia osoarentzako ikuskizuna eta kalejira ikusgarria, kolorez beterikoa eta publikoarengandik hurbil dagoena. Bidaia, oso urrun dagoen etorkizun batean hasten da, bertan Copérnico irakasleak, denboraren makina asmatu duen zientzilari zoroa, Segundo kontramaisu traketsak eta Ainé-k, txori emakume txundigarriak, bost metroko altuerara iritsi daitezkeen animali espezien familia ezagutuko dute; izaki bitxiak, maitakorrak eta jostalariak.

Sei pertsonaiek publikoaren harridura lortuko dute beraien abenturekin, Segundo latorriz egindako bola erraldoi baten gainean dabil, Ainék aireko akrobaziekin liluratuko gaitu, eta dragosaurioek beraien abileziekin txundituko gaituzte eta gainean jartzen ere utziko digute!

Kalejiraren hasiera: Juanita Alkain plaza
Amaiera: Zumea plaza

Konpainia: Tiritirantes Circo Teatro

Informazio gehiago

Xehetasunak

Data:
maiatza 11
Ordua:
18:30 - 20:00
Ekitaldi kategoria:
, ,