Bazkideak

Bastero Kulturguneko publikorik fidelena osatzen dute bazkideek. Kultur ikuskizunen zaleak dira eta urtetik urtera gehitzen doan publiko taldea da.

Urteko kuota baten truke abantaila ugari lortzen dituzte, eta hauek dira:

  • Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako ikuskizun guztietan %25eko beherapena.
  • Urtarriletik abendura bitartean, bi emanaldietarako sarrera doan eta zinerako beste bi sarrera doan izango ditu bazkide bakoitzak.*
  • Informazio liburuxka jasotzen denean, epe bat izango da bertan iragartzen diren emanaldi guztietarako erreserbak egin ahal izateko.
  • Urtean zehar sarreren zozketak egingo dira emanaldietara doan joan ahal izateko.
  • Andoaingo ERNAITZA LIBURUDENDAn eta STOP LIBURUDENDAn liburuak erostean %5eko deskontua
  • Udaleko Kultura Batzordeak ateratako argitalpenetan %5eko beherapena.
  • Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen dituen ikastaroetan %10eko beherapena
  • IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA, ZUMALAKARREGI MUSEOA eta UNTZI MUSEOko sarrera prezioan deskontuak
  • Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen dituen ekintzen informazioa etxean postaz jasotzen da (edo e-mailez nahiago baduzu)

* Ezin dira 2 doako sarrerak emanaldi berdinerako hartu, eta zineko doako sarrerak astelehenetako emanaldietan bakarrik dira erabilgarri.

Bazkide egiteko moduak:

  1. Bastero Kulturgunetik pasa eta eskaera orria bete
  2. Udaleko ATARIA zerbitzutik pasa eta eskaera orria bete.

2018ko bazkidetza prezioa: 40€